Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Udala
  • 14
    AZA
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Bertsoak, dokumentala eta ekitaldia izango dira

    Azaroaren 25ari begira egitarau bateratua osatu dute herriko eragile feministek
    Elkarrekin aurkeztuko dute egitaraua feministek

    Azaroaren 25ari begira, Oiartzungo Feministen Asanbladak (Antiju Morik, Abaraxka ludoteka, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Kuadrillategi, norbanakoek eta Udalak osatua) egitarau bateratua osatu du.

    Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Oraindik ere pauso asko ditugu emateko emakumeek emakume izate hutsagatik pairatzen duten genero-indarkeria kasu guztiak desagertzeko. Genero indarkeria mota guztiak ikusarazteko, sentsibilizatzeko eta emakumeak indartzeko egun gisa ulertu nahi dugu azaroaren 25a, eta horren baitan kokatu herrian antolatu ditugun ekimenak.

    Feministen Asanblada indarberritua izan da aurtengoa, gazte askok parte hartu baitute. Oiartzunen, feminismoak indarra baduenaren seinale pozgarria!

    Herriko artistekin elkarlanean

    Azaroaren 25eko ekitaldian, Badabil zerbatte emanaldi berezia izango da. Herriko artistek parte hartuko dute, Feministen Asanbladak antolatutako saioan: Idoia Beratarbide; Lur Gaztelumendi; Goiatz Labandibar; Ainara Lasa; Alaia Martin; Iraitz Mateo; Olarri Dantza Taldea eta antzerki taldeak, bakoitzak  bere sormen disziplinarekin aberastuko du saioa.

    EGITARAUA:

    Azaroak 18, larunbata: Erradikalak gara bertso-emanaldia (udaletxeko areto nagusian, 19:00).

    Azaroak 24, ostirala: Martxan dokumentala eta solasaldia (udaletxeko areto nagusian, 19:00).

    Azaroak 25, larunbata (Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna): Antzerkia eta Badabil zerbatte emanaldi herrikoia (Kontzejupean, 19:00).

<< 2017, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  12
 
345
 
6
 
7
 
8910
 
1112
 
13
 
141516171819
2021222324
 
2526
27
 
282930
 
   
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Oiartzungo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS