Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Udala
  • 1
    ABE
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Berrialagun diren komertzioetan erosten duten herritarrek 1.000 €ko zozketan parte hartuko dute

    Herriko komertzio ttikia, Berria Taldea eta Udalak merkataritza ttikia eta euskal prentsa babesteko kanpaina jarri dute martxan

    Itturri Merkatari Elkarteak, Berria Taldeak eta Udalak herriko komertzio ttikiak eta Berria Taldeak elkarlanean egingo duten kanpaina aurkeztu dute gaur. Udalak egitasmoa babestu du, komertzio ttikia sustatzeaz gain, euskarazko komunikabideak sustatzen laguntzen duen kanpaina hau ekonomikoki lagunduz.

    Kanpaina hasi aurretik, herriko komertzio ttikian Berrialagunak bilatu ditu Berria Taldeak. 30 baino gehiago izan dira euskarazko egunkariko harpidedun egin direnak. Gaurtik (azaroak 30) abenduaren 15era arte, Berrialagun egin diren komertzio eta ostatuetan kontsumitzen duten herritarrek 1.000 €ko zozketan parte hartuko dute.

    Zozketa Txerri Egunean (abenduak 16) egingo da eta 5, 10 eta 50 €ko bonoak banatuko dira, Berrialagun diren Oiartzungo komertzioetan gastatzeko. Berrialagun egin diren komertzioen artean, beste 1.000 € zozkatuko dira, Berria egunkarian publizitatean erabili ahal izateko.

    Indarrak batzeko ahalegina

    Berria egunkariko zuzendari den Martxelo Otamendik azaldu duenez, kanpaina honek "euskarazko prentsa heltzen ez den herritarrengana heltzen lagunduko digu". Euskal Herriko beste zenbait herritan ere antzeko kanpainetan parte hartu izan du Berria Taldeak, "hasieratik pentsatu genuen gu bezala txikiak direnekin egin behar genuela lan, elkar laguntzeko".

    Jexux Leonet Oiartzungo alkateak kanpaina honek "Oiartzungo Udalarentzako garrantzitsuak diren bi lan-ildo lotzen" dituela azpimarratu du, "euskara eta merkataritza ttikia sustatzea". Euskalgintza zein komertzio ttikian lanean dihardutenen "konpromisoa errekonozitu" du Leonetek, aukera aprobetxatuz.

    Ion Zabaleku, Itturri Merkatari Elkarteko lehendakariak, aldiz, "sariek herritarrengana heltzea erraztu eta euskara arloan elkarlana onuragarria" izango dela aitortu du. Era berean, Udala merkataritza ttikia sustatzeko ematen ari den babesa eskertu du.

<< 2017, abendua >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    1
 
23
 
4567
 
89
 
10
 
11
 
121314151617
 
18
 
1920
 
21
 
222324
25
 
26
 
27
 
28
 
2930
 
31
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Oiartzungo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS