Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Udala
  • 18
    ABE
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Argazkia: Erik Gartzia

    Udalak herriko haur eta gazteentzako antolatzen duen literatur lehiaketak aurten 30. urteurrena bete du. Larunbatean, hilak 16, banatu zituzten sariak Ioritz Aizpuru Euskara zinegotziak eta Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak Jokin Mitxelena ilustraitzailearen laguntza bereziarekin.

    Epaimahaia Nerea Aizpuru Arrillaga; Pello Añorga Lopez; Sohalge Arbelaitz Kortabarria; Izar Azpiroz Iragorri; Imanol Irigoien Aranberri; Goiatz Labandibar Arbelaitz; Aingeru Palomo Zabala; Intxixu AEK euskaltegiak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak osatu dute.

    Aurtengoa, prosa ateleko 6. saila (16-18 adin-tarteari dagokiona) hutsik geratu da, lanik aurkeztu ez delako.

    Iaz bezala, herriko idazleen lanak banatu zituzten sari banaketara azaldutakoen artean.

    SARITUAK

    Prosa:

    1. saila: Kattalin Arabolaza Palomo eta Arlene Larrainzar Ilundain.

    2. saila: Lorea Kortajarena Mujika eta Nara Susperregi Barroso.

    3. saila: Hua Elizetxea Castineyra eta Malen Etxebeste Lekuona.

    4. saila: Lur Lopez Fraile eta Ane Garmendia Irastorza.

    5. saila: Eñaut Romero Lekuona eta Lohizune Telletxea Delgado.

    Poesia:

    3. saila: Peru Marin Ureta eta Malen Etxebeste Lekuona.

    4. saila: Aintzane Flamarique Martinez eta Elhorri Tolosa Zabala.

    5. saila: Malen Elizasu Manterola eta Laiene Aranburu Gorrotxategi.

    6. saila: Leire Ugartemendia Arruabarrena eta Josu Ibarguren Elosegi.

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Oiartzungo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS