Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Udala
  • 21
    ABE
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Urtarrilaren 4an erabilerari buruzko bilera egingo dute auzotarrek

    Olaldeko lokala egokitzeko lanak bukatu dira

    Olaldeko auzo lokala egokitzeko lanak bukatu dira. Udalak Altzibarko auzotarren esku utziko du lokala, eurek erabakitzen duten erabilera emateko.

    Auzotik jasotako eskaera izan da auzo lokal bat egokitzea altzibartarrentzat. Hori dela eta, udal jabetzako lokal bat utziko zaie Altzibarko bizilagunei. Proiektua gauzatu arteko prozesuan, auzotarrekin harremanetan egon da udala (lokalaren diseinua egiteko eta oinarrizko beharrak identifikatzeko, adibidez).

    Orain, erabilera bera eta arauak auzotarrek zehaztuko dituzte. Horretarako, bilera eguna jarri dute: urtarrilaren 4an, 19:00etan bilduko dira lokalean bertan, bide batez, espazioa ezagutzeko aukera emanez auzotarrei.

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Oiartzungo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS