Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Udala
  • 9
    API
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Izen-ematea hilaren 18a arte dago irekia

    Autodefentsa feminista tailerra emango du Maitena Monroyk

    Autodefentsa feministako tailerra izango da hilaren 20an eta 21ean Maitena Monroy adituarekin Udalak eta Oiartzungo Feministen Asanbladak antolatuta, dohainik.

    Zortzi orduko tailerra izango da, bi saiotan banatuta: ostiral arratsaldean 17:00etatik 20:00etara (udaletxeko areto nagusian) eta larunbat goizean 10:00etatik 15:00etara (Elorsoro kiroldegian). Tailerra gazteleraz izango da eta lekuak mugatuak izango dira.

    Tailerrean parte hartzeko derrigorrezkoa izango da aurretik izena ematea udaletxeko harreran edo feminismoiartzun@gmail.com-era idatzita. Hilaren 18a izango da izena emateko azkeneko eguna. 

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Oiartzungo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS