Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Udala
  • 9
    MAI
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Udalak, Senidetza Elkarteak, Oarsoaldeko AEK-k eta Haurtzaro Ikastolak kilometro bana erosi dute Bretainiako Korrikan

    Ar Redadegean parte hartuko dute 24 oiartzuarrek
    Ballesteros, Arruti, Gonzalez, Cousillas eta Ostolaza

    Bretoieraren aldeko lasterketa herrikoia, Ar Redadeg (gure Korrikaren antzekoa), Bretainia zeharkatzen ari da egun hauetan. Oiartzun-Karaez Senidetza Elkarteak eta Intxixu AEK euskaltegiak Ar Redadegera irteera antolatu dute eta 24 oiartzuarrek parte hartuko dute. Josune Cousillas Kultura zinegotziak, Oarsoaldeko AEK-ko Amaia Arrutik eta Saioa Ballesterosek, Oiartzun-Karaez Senidetza Elkarteko Joxe Ostolazak eta Haurtzaro Ikastolako zuzendari Aritz Gonzalezek azladu dituzten bidaiaren xehetasunak.

    Laurek (Udalak, Senidetza Elkarteak, ikastolak eta AEK-k), kilometro bana erosi dute bretoieraren aldeko lasterketa herrikoi honetan eta oiartzuarrek eramango dute lekukoa kilometro horietan.

    Lau eguneko bidaia gaur gauean abiatuko da. Bihar, Karaezko udaletxean harrera instituzionala jasoko dute oiartzuarrek, Cousillas eta Domi Azpiroz zinegotzien ordezkaritzarekin, eta ostiralean zein larunbatean Ar Redadegean parte hartuko dute.

    Ar Redadegera antolatutako bidaia aitzakia hartuta, Udalak Karaez-Oiartzun Senidetza Elkarteak 1994an gure bi herriak senidetu zirenetik Bretainia eta Euskal Herriaren arteko harremanak indartzeko egin duen lana eskertu nahi du eta Intxixu AEK-k zein Haurtzaro Ikastolak, Oiartzunen euskararen alde egiten duten bezala, oraingoan Bretainian bertako hizkuntzaren alde agertzen duten ahalegina publikoki eskertu.

<< 2018, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1
 
2
 
34
 
5
 
6
 
7
 
8
 
910
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
  
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Oiartzungo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS