Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Udala
  • 17
    MAI
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Ekainaren 8a arte egongo da aukera

    Gazteen Antzerki Eskolan izen-ematea, astelehenetik aurrera

    Astelehenetik aurrera (hilak 21) 12 eta 18 urte arteko gaztetxoek datorren ikasturterako Oiartzungo Antzerki Eskolan izena emateko aukera izango dute.

    Ekainaren 8an bukatuko da izena emateko epea Elorsoro kiroldegian, Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Institutuan. Ordainketaren ziurtagiria eta izen-emate orria aurkeztu behar dira horretarako. Ikasturtea 60 € ordaindu beharko dute oiartzuarrek eta 80 € kanpokoek. Ordainketa Euskadiko Kutxako 3035 0126 60 1260900006 kontuan egin behar da.

    Ordu eta erdiko eskolak astean

    2018/2019ko eskolak Karaez kaleko 4. zenbakiko lokalean emango dira. Irailaren 26an, ikasturtearen aurkezpena bilera egingo da lokalean bertan (19:00etan) eta handik aurrera hasiko dira saioak.

    Astean ordu eta erdiko saioa izango da: asteartean (19:00-20:30), asteazkenetan (14:45-16:15) edo ostiraletan (14:45-16:15). Izena ematerakoan, ordutegien artean gustukoena aukeratu beharko dute gaztetxoek.

    Informazio gehiago kultura@oiartzun.org-ra idatzita edo 943 49 10 14 telefonora deituta eskatu daiteke.

    Ikasturte bukaerako emanaldiak, ekaina hasieran

    Ikasturte honetan Gazteen Antzerki Taldean Lur Korta eta Saioa Aizpurua irakasleekin aritu diren taldeek ekaina hasieran eskainiko dituzte ikasturte bukaerako emanaldiak: ekainaren 5ean, 18:30ean, Langosta Koadrilaren Hotela The Hotel El Hotel (Amaiur Aranburu, Julen Castillo, June Iborra, Naroa Maroto, Eider Ormaetxea, Alaitz Retegi, Ane Sarasti eta Aritz Ubiria) eta Arditurri taldearen Bizitza hau ez dugu nahi (Joana Arruabarrena, Elene Bergaretxe, Irati Brun, Nagore Etura, Malen Frantsesena, Saioa Iñarra, Janire Jacome, Soledad Rostas eta Irene Sarasti) eta, ekainaren 7an, ordu berean, Txiribuelta taldearen Zinema paradise (Laiene Aranburu, Malen Elizasu, June Imaz, Maider Iparragirre, Naiara Lekuona, June Manjarres, Aiora Mitxelena, Luix Mitxelena eta Lohizune Telletxea). Hiru emanaldiak udaletxeko areto nagusian izango dira.

<< 2018, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1
 
2
 
34
 
5
 
6
 
7
 
8
 
910
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
  
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Oiartzungo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS