Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Udala
  • 25
    MAI
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Oiartzungo ikasleek udal arduradunei ikasturtean zehar zaratari buruz egindako lana aurkeztuko diote hurrengo asteartean

    Joan zen asteartean Eskolako Agenda 21en parte hartzen duten Oiartzungo hiru ikastetxeen arteko topaketa izan zen udaletxeko Areto Nagusian. Elizalde Herri Eskolak, Elizalde Institutuak eta Haurtzaro Ikastolako ZARATA izan dute aztergai ikasturte osoan zehar, eskualdeko beste hainbat ikastetxek bezala. Horrela, maiatzaren 22an ospatutako topaketan, iksaleek, zaraten inguruan ateratako ondorioak aurkeztu zituzten, Eskola Agenda 21en parte hartzen dute eragile ezberdinek izan duten inplikazio-maila baloratu zuten, eta maiatzaren 29an ospatuko den eskolen eta Oiartzungo Udalaren arteko foroan ikasleek aurkeztuko dituzten konpromisoak nahiz Udalari zuzendutako eskaerak adostu zituzten.

    Oiartzungo Eskola Agenda 21 ikastetxeetatik garapen iraunkorraren alde lan egiteko hezkuntza-programa da eta herriko hiru ikastetxeetako 1.400 ikasle inguruk parte hartzen dute, irakasleen, gurasoen eta bestelako eragileen lana ahaztu gabe. Ikastetxeek, batetik, Oiartzungo Udalaren laguntza jasotzen dute eta baita Eusko Jaurlaritzarena ere.

    Hurrengo asteartean (maiatzak 29, 11:00etan), beraz, ordua zehazteke, ikasleek alkateari, ingurumeneko zinegotziari eta ingurumen teknikaria egindako lana laburbildu, ikastetxeek beren gain hartu dituzten konpromisoak ezagutzera eman eta zaratari buruzko eskaera zehatzak aurkeztuko dizkiete. 

<< 2018, ekaina >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    123
4
 
56
 
78910
 
11
 
121314151617
18
 
192021
 
22
 
2324
 
252627
 
282930
 
 
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Oiartzungo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS