Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Udala
  • 29
    MAI
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Eskola Agenda 21eko ikasle ordezkariek euren konpromisoen berri eman eta Udalari eskaera zehatzak egin dizkiete

    Zarata iturri nagusiak trafikoa eta obrak dira oiartzuarrentzat

    Eskola Agenda 21eko ikasturte bukaeran Jexux Leonet alkatearekin eta Ander Santesteban Mendi-Ingurumen teknikariarekin bildu dira gaur Elizalde Herri Eskolako, Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako ikasle ordezkariak.

    2017/2018 ikasturtean zarataren gaia landu dute ikasleek, baina izan dute tartea mugikortasun iraunkorra (Oinbus egitasmoa) eta hondakinen murrizketaren inguruan (Ekofish egitasmoa) ere lan egiteko.

    Ondorioak eta eskaerak

    Esan bezala, zarata izan da ikasturte honetan ikastetxeetan landu duten gai nagusia. Herritarren artean galdetegiak egin dituzte eta zuzeneko neurketak egin dituzte Altzibar, Arragua, Elizalde, Gurutze, Iturriotz eta Ugaldetxo auzoetan.

    Ikasleek azaldu dutenez, helduenentzako kutsadura akustikoa kontzeptua ezezaguna da eta gazteenentzat, zarata ez da arazoa, ohituta daudelako. Hala ere, herritarrek aitortu dute zaratak burukominak, haserrea, atseden-arazoak, estresa eta entzumen arazoak eragiten dizkietela.

    Zarata-iturri nagusiak trafikoa, obrak (kalekoak eta etxeetakoak), zakur zaunkak eta hizketako bolumen altua dira oiartzuarrentzat.

    Ikasleek konpromisoak hartu dituzte, ikasgelan eta ikastetxeetako beste eremuetan errespetuz eta doinu egokian aritzeko, hizketan ari dena errespetatuko dutela, ez dituztela gauzak arrastaka erabiliko eta lasai ibiliko direla.

    Udalari ere eskaera zehatzak egin dizkiote: trafikoa gutxitzeko neurriak hartzea; zarata kutsadura foko nagusien jarraipena egitea; kotxe elektrikoa sustatzeko onura fiskalak ematea; oinezkoentzako eremuak handitzea; obretan (kalekoak zein etxekoak) ordutegiak errespataraztea; bost minutu baino gehiagoz itxoin behar duten autobusei motorra itzaltzeko eskatzea; zaratak sortzen dituen osasun galeren inguruan komunikazio ekintzak egitea; gune berdeak gehitzea...

    Ikasturte hasieran, Udalaren erantzuna

    Eskola Agenda 21n Oiartzungo 1.400 ikasle inguruk parte hartuko dute. Hauen ustez, ikasleen parte-hartzea egokia izan da. Gurasoen, ikastetxeko beste kideen eta Udalaren parte-hartzea ere ona izan dela baloratu dute. "Badirudi gurasoak aurten gehiago inplikatu direla", adierazi dute ikasleek.

    Jexux Leonet alkateak "zentzuzko eskaerak" egin dituztela esan die ikasleei eta egindako lanarengatik "eskerrak" eman. Ikasleek Udalari egindako eskaerak banaka-banaka aztertu eta datorren ikasturte hasieran berriz elkartuko dira alkatea eta ikasle ordezkariak, Udalaren erantzuna emateko.

    2018/2019 ikasturtean klima aldaketaren gaia landuko dute Eskola Agenda 21n.

<< 2018, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1
 
2
 
34
 
5
 
6
 
7
 
8
 
910
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
  
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Oiartzungo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS