Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Udala
  • 1
    EKA
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Eremu publikoan sanjuan sua egiteko baimena ekainaren 18a baino lehen eskatu behar da

    Sanjuan sua eremu publikoan egin nahi duten herritarrek ekainaren 18a baino lehen baimena eskatu beharko dute udaletxean. Ingurumenaren, pertsonen eta ondasunen segurtasuna bermatzeko egin beharko da eskaera.

    Eremu publikoan egingo diren sanjuan suen kokapenaren egokitasuna aztertuko du Udalak, baimena eman aurretik. Sua ezingo da urbanizatutako zoladuraren gainean egin eta, eraikin, ibilgailu zein linea elektrikoetatik urrun kokatu beharko da.

    Honako baldintzak bete beharko dituzte sanjuan suek, segurtasuna bermatzeko: piztu aurretik pila 3 metro baino handiagoa ez da izango; material solidoa erreko da -debekatua egongo da likido suharbera eta gai toxikoak erretzea, alegia, pneumatikoak, olioak, zuntzak, etxetresnak, plastikoak, PVCak... eta gisakoak-.

    Sanjuan surako pila ekainaren 16tik aurrera egin ahal izango dira. Ekainaren 23an, 20:00etatik aurrera piztu ahal izango dira. Egun horretan, behin sua itzalita dagoela segurtatu beharko da eta ingurua txukundu.

    Zalantzak argitzeko udaltzaingora jo daiteke (telefonoa: 943 49 33 11).

<< 2018, ekaina >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    123
4
 
56
 
78910
 
11
 
121314151617
18
 
192021
 
22
 
2324
 
252627
 
282930
 
 
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Oiartzungo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS