Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Udala
  • 15
    EKA
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Eskualde mailako sari banaketa Oiartzunen egin da

    Elizalde Herri Eskolako ikasleak izan dira bizikletaz Eskola Kirolako jardunaldietara gehien joan direnak

    Elizalde Herri Eskola izan da 2017/2018 ikasturtean Oarsoaldeko Eskola Kirolako jardunaldietara bizikletaz desplazamendu gehien egin dituen ikastetxea. Hori dela eta, gaur, Eskola Kirolako mugikortasun berdearen inguruko sari banaketa Elizalden bertan egin da eta hezkuntza komunitateak bi bizikleta jaso ditu, sari gisa.

    Oarsoaldeko Eskola Kirolera joateko desplazamendu berdeak sustatzeko ahalegina egiten ari dira azken urteetan eskualdeko lau udalak eta Eskola Kirolako arduradunak. Azken ikasturte honetan ia erdiak (%49,57) hala izan dira: garraio publikoan, kotxe partekatuan edo bizikletaz egindakoak. Txirrindan egiteko desplazamenduen kopurua igo egin da aurreko ikasturtetik: %3,32tik %6,19ra.

    Eskualde mailan, Lezo Herri Eskolako Peio Munduate ikaslea izan da desplazamendu iraunkor gehien egin dituena eta Pasaiako Karmengo Ama izan da ikastetxe gisa iraunkorrena. Eskola Kirolako jardunaldietara joateko mugikortasun iraunkorraren alde egin duten ikasle guztien artean egindako zozketan, Orereta Ikastolako Mara Albistur izan da bizikletaren sariduna.

    Elizaldeko ekitaldian, Ibon Mendoza irakaslea aritu da aurkezle lanetan. Elizalde Dantza Taldeko ikasleek aurreskua dantzatu dute sari-banaketaren aurretik. Sariak Ion Treku eta Arkaitz Angiozar Oiartzungo eta Lezoko Kirol teknikariek, Iñaki Pikabea Oiartzungo zinegotziak eta Eva Getaria Elizaldeko Eskola Kirolako koordinatzaileak banatu dituzte.

    Ikasturtean zehar Eskola Kirolako jardunaldiren batera bizikletaz joan diren ikasle guztiek opari bana jaso dute: bizikletarentzako argia.

<< 2018, uztaila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
 
23456
 
7
 
8
 
910111213
 
1415
161718192021
 
22
 
232425262728
 
29
 
3031     

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Oiartzungo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS