Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Udala
  • 20
    UZT
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Hilaren 26an Oiartzun Irratian zozkatuko dira fitxak

    Xanistebanetan jartzen diren barraketan entzun nahi duten musika proposatzeko aukera izan dute 12 eta 18 urte arteko gaztetxoek. 105 gaztek eman dute beren iritzia, eta guztira, 200 abesti baino gehiago proposatu dituzte.

    Parte-hartzaileek gehienez 10 kanta proposatu ahal izan dituzte, eta gutxienez, horietako zortzik euskaraz behar zuten. Izan ere, Oiartzungo Udalaren helburuetako bat euskararen presentzia barraka gunean ere bermatzea da.

    Orain, engidako proposamenekin zerrenda osatu eta barraketako arduradunei helaraziko die Udalak, Oiartzun Irratiaren laguntzarekin prestatuko duen USB-ean.

    Parte hartu dutenen artean barraketako fitxak zozkatuko dira. Zozketa Oiartzun Irratian egingo da, zuzenean, hilaren 26an (osteguna) 12:15ean.

    Gehien aipatutako kantak:

    Euskaraz:

    1) Gure kaiola (Glaukoma)

    2) Aske maitte (Gatibu + Izaro)

    3) Euritan dantzan (Gatibu)

    4) Aldapan gora (Huntza)

    5) Gogoak (Esne Beltza)

    6) Ametsetan (En tol sarmiento)

    Erdaraz:

    1) Lo malo (Aitana, Ana Guerrero)

    2) Havana (Camila Cabello)

    3) Sad (xxxTentacion)

    4) Con tol descaro (Tremenda Jauría)

    5) Tu my love (Bomba estéreo)

    6) Eider (Izaro)

    7) La felicidad (Izaro) 

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Oiartzungo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS