Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Udala
  • 27
    UZT
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Joxe Mari Iturriotzek gaiari buruzko lan bat egin du

    Joxe Mari Iturriotzek Oiartzungo auzoen mugei buruzko lana publikatu du Oiartzun 2018 urtekarian. Honelaxe hasten da:

    "Azken urte hauetan Oiartzungo auzoen mapa egin nahian ibili naiz; izan ere, Irunen badute mapa bat, auzo bakoitza kolore batekin margotua, eta hura ikusten nuen bakoitzean Oiartzungo maparekin gauza bera egiteko gogoa izaten nuen, batez ere, ikusita gaur egun Intxixuen edo jaietako txapelketen ondorioz, auzotar askok, gazteek batez ere, beren auzoa kolore batekin identifikatzen dutela.

    Eta, egia esan, ez nuen uste mugekin hainbeste arazo izango nituenik, gazte gaztetatik ikusi baitut jendea oso identifikatua bere auzoarekin. Mutil kozkorretan, esaterako, ilargira ailegatu berriak zirela eta, modan zeuden astronautak, eta ez dakit nola, baina jakin genuen Iturriozko dendan, jelazko poloekin batera plastikozko astronauta txiki bat oparitzen zutela. Horia zela eta, bitan jaitsi ginen poloa erostera, baita astronauta eskuratu ere, baina bietan harrika atera ginen handik: Ze itten zute hemen, alde hemendik Oiartzuna!. Orduan, gainera, harriak eskura egoten ziren, Learretik hasi eta Bekoplaza, Tronpeo eta Iturrioztik gorako maldak harri kozkorrez josiak egoten ziren eta. Altzibarren ere izan genuen horrelako esperentziarik. Gu, berriz, kapitalekoak ginelako edo, ez dut gogoan auzoa babesteko halako beharrik sentitzen genuenik..."

    Osoa irakurri nahi duenak, Oiartzun 2018 urtekariko HISTORIA atalean aurkituko du artikulua. Guk, hemen Iturriotzek ondu duen mapa jarriko dugu, oiartzuar guztiek ongi ikusteko auker aizan dezaten.

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Oiartzungo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS