Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Udala
  • 1
    ABU
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Hilabete honetan lehiatuko dira nazioarteko txapelketetan

    Benat Felipe eta Ekain Jimenez pistako txirrindulariei harrera egin die Udalak Munduko Txapelketaren aurretik

    Beñat Felipe Lekuona eta Ekain Jimenez Elizondo pistako txirrindulari oiartzuarrek Munduko eta Europako Txapelketetan parte hartuko dute abuztuaren 15etik 21era Aiglen (Suitza) eta 21etik 26ra Montechiarin (Italia). Hori dela eta, gaur, Oiartzungo Udalak harrera egin die animoak eman eta zorte ona opatzeko.

    Bi txirrindulariak Errenteriako Laguntasuna taldean aritzen dira. Biak dabiltza Junior mailan punta-puntan: Felipek, lau urre irabazi ditu aurten Espainiako Txapelketan eta Gipuzkoako txapelduna da. Jimenezek ere bi urre eta bi zilarrezko domina irabazi ditu Espainiako Txapelketan eta Gipuzkoako txapeldunordea da.

    Udalak gazte hauei orain arte bezala kirolaz gozatzen jarraitzea opa die, euren emaitza onekin herritar guztiak pozten baikara.

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Oiartzungo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS