Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Udala
  • 17
    IRAI
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Udalak kanpainarekin bat egin du

    Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi kanpaina martxan jarriko du berriz Itturrik

    Itturri Merkatari Elkarteak Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi kanpaina gauzatuko du asteazkenetik (hilak 19) aurrera. Urriaren 11 arte, Itturriko komertzioetako bezeroek egindako erosketa bakoitzarengatik zozketa txartela jasoko dute.

    Bigarren aldiz egingo du herriko merkatarien elkarteak Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi kanpaina.100 €ko bost sari banatuko zozkatuko dituzte euren bezeroen artean, Itturriko komertzioetan erabiltzeko. Zozketa urriaren 13an egingo dute Doneztebe plazan, Garagardo Festaren bueltan.

    Oiartzungo Udalak oraingo honetan ere kanpainarekin bat egin du, komertzio ttikia indartzeko eta sustatzeko baliagarri diren ekimenak babesten baititu.

    Herritarrak herrian kontsumitzera deitu ditu Udalak, eta, bide horretan, Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi kanpainan partze hartzera animatu. Komertzio ttikia herriari bizitza emateko ezinbestekoa da. Bertan kontsumituz, herriko ekonomia indartzen da.

    ITTURRIKO KOMERTZIOEN ZERRENDA:

    - Arkupe hortz klinika

    - Baoba

    - Dixidu diseinu grafikoa

    - Elordi janari-denda

    - Elorsoro fisio-osteopatia

    - Esnatu altzariak

    - Garbiñe estetika zentroa

    - Itziar edergintza

    - Izaro arrandegia

    - Kabitxo taberna

    - Kinkila

    - Lizar harategia

    - Lizarralde ortopedia

    - Mapfre

    - Martin harategia

    - Mikel Elizetxea masajista

    - Nerea Jauregi ileapaindegia

    - Pausoz pauso klinika podologikoa

    - Pili arrandegia

    - Txintxosta ileapaindegia

    - Urkola optika

    - Urrats paperdenda

    - Zabaleku informatika

    - Zapirain estankoa eta loteri-denda

    - Zubillaga aholkularitza

<< 2018, urria >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
1234567
89
 
1011
 
121314
 
15
 
1617
 
18192021
22
 
23
 
242526
 
2728
29
 
30
 
31
 
    
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Oiartzungo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS