Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Udala
  • 28
    IRAI
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    12 hizkuntz komunitatetako 19 lagunek Oiartzunen pasatuko dute asteburua

     

    Hizkuntza gutxituen kooperazioan elkarlanean jarraitzeko hitzarmena sinatu dute Udalak eta Garabidek

    Oiartzungo Udalak eta Garabidek hitzarmena berritu dute gaur, lau urterako. Jexux Leonet alkateak eta Txema Abarrategi, hizkuntz gutxituen kooperazioan aritzen den gobernuz kanpoko erakundeko ordezkariak sinatu dute. Hizkuntza gutxituen koperazioareko elkarlanean jarraitzea ahalbidetuko du hitzarmenak.

    Garabideren Hizkuntza Biziberritzeko Aditu Tituluaren ikasketak egitera etorri diren 19 lagunak izan dira hitzarmenaren testigu. Asteburu hau Oiartzunen pasatuko dute, Arritxulon. Horiei denei harrera egin diete gaur udaletxean Jexux Leonet alkateak eta Domi Azpiroz zinegotziak.

    Bederatzi herrialdetatik (Bolivia, Brasil, Ekuador, Guatemala, Kolonbia, Kurdistan, Maroko, Mexiko eta Wallmapu) etorritako lagunak dira, 12 hizkuntza komunitateren ordezkari: guarania; kashinawa; ketxia; kitxea; kitxua; kaqchikela; nasa; kurdua; amazigha; nahuatla; maia eta maputxea.

    Guztiak euren hizkuntza komunitateetan aktiboak diren pertsonak dira: komunikabide edo hezkuntza arloetan dabiltzanak, aktibista kulturalak, ordezkari politikoak...

    Ongi etorri Lizbeth, Micaela, Daniela, Marcos, Carmen, Sisa, Nancy Jimena, M. Salomé, Miguel, Levi, Iris Esmeralda, Jose Benedito, Sergio Andres, Ana Rosa, Huber, Cristina, Milouda, Felix, Francisca, Suna eta Viviana! Probetxugarria izan diezazutela Euskal Herriko egonaldia!

<< 2018, urria >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
1234567
89
 
1011
 
121314
 
15
 
1617
 
18192021
22
 
23
 
242526
 
2728
29
 
30
 
31
 
    
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Oiartzungo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS