Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Udala
  • 5
    URR
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Jarri kaskoa eta murgildu Arditurriko meategian!

    Euskal Herrian zoko ezezagun asko ditugu eta horietako bat da Arditurriko meategia. Herritar asko noizbait kobazulo batean sartu da, baina ez meategian, are eta gutxiago etxetik hain gertu dagoen honetan.

    Horrexegatik, udazkenean aukera bikaina dago Arditurriko meategi honek duen xarma ezagutzeko. Bertako ondarea hurbiletik ezagutu nahi duena oinez, bizikletaz, kotxez ala Oiartzungo plazatik ateratzen den tren berdean etor daiteke (aurre-erreserba bidez). Hona hemen ordutegia:

    Asteartetik igandera eta jai egunetan: 10:00-14:00.

    Urriak 12, ostirala

    Trenez hurbildu nahi dutenek badute aukera. Izan ere, urriaren 12an, ostirala, trenez Arditurrira hurbildu eta meategiak ikusi ahal izango dira prezio berezian.

    Trena Pagoaldea poligonotik (Ergoien) abiatuko da Arditurrira, bidean Aiako Harria Natura Parkean murgilduz. Aukeratzen den bisitaren arabera tren ordutegi bat dagokizue:

    Pagoaldetik Arditurrira: 10:00-10:20. Meategiko bisitak: 10:30-11:15 (Sakoneko bisita). 10:45-11:15 (Oinarrizko bisita. Arditurritik Pagoaldera: 11:30-11:50.

    Pagoaldetik Arditurrira: 11:00-11:20. Meategiko bisitak: 11:30-12:15 (Sakoneko bisita). 11:45-12:15 (Oinarrizko bisita. Arditurritik Pagoaldera: 12:30-12:50.

    Pagoaldetik Arditurrira: 12:00-12:20. Meategiko bisitak: 12:30-13:15 (Sakoneko bisita). 12:45-13:15 (Oinarrizko bisita. Arditurritik Pagoaldera: 13:30-13:50.

    Informazio gehiagorako eta erreserba egiteko:

    943 49 50 69/688 89 50 68

    arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

    www.parketxesarea.org

<< 2018, urria >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
1234567
89
 
1011
 
121314
 
15
 
1617
 
18192021
22
 
23
 
242526
 
2728
29
 
30
 
31
 
    
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Oiartzungo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS